08/10/2026
Azken hiru plazak gelditzen dira!!!
Urriaren 16tik 18ra Samurtasun Tailerra izango dugu Sortetxean (Gaintza, Nafarroa). Euskaraz.
Urtean behin bakarrik egiten dugu euskaraz.
Eta gero eta garrantzitsuagoa iruditzen zaigu euskaraz eskaintzea: nor bere sexualitatera hurbiltzeko askoz samurragoa delako ama hizkuntzan egin ahal izatea.
Euskaldunok zaintzen. Euskara zaintzen.
Asteburu bat paraje zoragarrian, talde txikian, janari goxoarekin eta samurtasunaren itsasoetan murgiltzen.
Izena emateko: [email protected]
Informazio gehiago: samurtasuntailerra.eus
Ezagutzen baduzu norbait animatuko litzatekeena, pasaiozu informazioa. Opari eder bat izan dakioke.